|
Artelan bat amaitzeak prozesu neketsu bat eskatzen du, ideiaren sorkuntzatik obra fisikoki burutzera pasatu eta hautatutako tokian kokatzeraino doana. Prozesu honako ataletan bereizi dezakegu:
Sorkuntza
Dokumentazioa, lehenengo burutazioak eta hasierako zirriborro, modelo, maketa eta fotomuntaketak Alfa Artek bezeroaren eskaerari proposatzen dizkion irtenbide kreatiboak irudiztatzen diren “proposamen artistiko” baten laburbiltzen dira.
Burutzapena
Behin eskulturaren proiektua erabakita edo eskultoreak eredua aurkeztuta, langile espezializatuen talde batek moldea egiten du. Gainera, kalitatezko emaitza lortzeko asmoz, prozesu egokienak erabiltzen dira fase guztiak barne hartuz, hau da, galdaketatik garraioa burutu eta bezeroak hautatutako tokian kokatzeraino. Enpresak 3D-ko Digitalizazioa egiteko sistema bat du. Beraz, eskultoreei handitzeak, txikitzeak edo edozein ereduren erreprodukzioa tamaina desberdinetan egiteko aukera eskaintzen die.
|