|
Brontzezko, aluminiozko, altzairuzko, altzairu herdoilgaitzezko eta burdinazko eskulturak ekoizpen prozesu desberdinen bitartez lortzen dira. Ekoizpen prozesu horiek “argizari galduzko” galdaketatik hasi eta hondar kimikoa edota galdaragintza barne hartzen dituzte.
"Argizari galduzko” galdaketaren kasuan, Alfa Arteko adituek silikonazko eta igeltsuzko moldea egiten dute. Hemen argizariak lortuko dira, originalaren islada izango dena. Behin argizariari azken ukituak emanda, armazoi baten muntatzen da, espátula bero batekin soldatuz. Ondoren, hondar zeramiko erregogorrezko hainbat geruzekin estaltzen da. Hurrengo pausua, aldiz, moldeko argizaria ezabatzea litzateke. Hau presiozko makina baten sartu eta 150º C-ko tenperaturan lurrunaren bidez egiten da. Argizaria ezabatu ostean, moldea 900º C-ko tenperaturan beiratzen da eta honekin, galdatutako metala jasotzeko prest gelditzen da.
Iragazketa eta gero, zeramikazko estaldura ezabatzen da, metala isuri den kanalarekin eta piezari azken ukituak emango zaizkio nahi bezalako emaitza lortu arte. Azkenik, herdoiltze edo patinaren ordua izango da, nahi bezalako tonalitatea eskuratu arte. |