|
Lehiaketan Espainiarrak diren edo bertan bizi diren eskultoreek hartu dezakete parte. Bestalde, adinari dagokionez ez dago inolako mugarik eta parte hartzaileek gehienez ere, argitaragabeko bi artelan aurkeztu ditzakete, beste lehiaketaren batean aurkeztuak ez badira.
Aurkeztutako lanek gehienez 35 zentimetro izango dute edozein aldetan. Teknika eta material oro onargarriak dira, hauskorrak edo kalteak eragiteko arriskua dutenak izan eziik.
Epaimahaiak lehenengo sari bat eta hiru aipamen emango ditu. Lehiaketaren irabazleak
1.500.000 pezeta jasoko ditu (erdia dirutan eta beste erdi galdaketarako poltsan). Gainera, irabazleak saritutako lanaren brontzezko Autore Proba bat ere jasoko du, 50 unitateko obra-sailaren salmentekin lortutako %20az gain autore-eskubide gisa, Autore Proba bat Alfa-Arterentzat izango delarik. Hiru aipamenek, bere aldetik, bakoitzak brontzezko Autore Proba lortuko du, Alfa Arte batekin geldituko delarik. Interesa dutenek lehiaketaren oinarri guztiak eska ditzakete enpresako Zuzendaritza Artistikoan.
|
|